sábado, 4 de febrero de 2017

BAKEAREN ALDE OSPATZEN


Bakearen Egunean, hemen elkartu gara, guztiok festa hau ospatzeko. Badakigu mundu osoan ez dagoela bakerik, baina gure aldetik pixka bat jarriko dugu mundua hobetzeko.
Ekintza hauei esker, gure barneko gogoeta egiten dugu. Gure munduan persona asko bizi gara, baina, tamalez, denok ez gara bakezaleak. Hala ere, bakoitzak bere barnean bakezaleren zati bat bilatu behar du.
Momentu honetan, bakearen alde borroka egin dituzten pertsonek gogoratu nahi ditugu: Gandhi, Martin Luther King, Nelson Mandela, Calcultako Teresa, Oscar Romero eta abar, …
Eta guk zer egin dezakegu bakearen alde?.
Pertsona bakoitza errespetatu, edozein pertsonarekin bizitzen ikasi, talde lanean ondo lan egin, gure ondasunak elkarbanatu eta eztabaidak azaltzen direnean gure arazoak konpondu.
Bakearen hasiera zure bihotzean jaiotzen da.
Bakea munduan falta dela eta, mezu hau idazten dugu.
Zure inguruan bakea euki arren, beste munduko leku askotan ez dago justiziarik, alaitasunik, bakerik.
Eta orain, kanta hau eskeintzen dugu:

Ez kendu gero umeiri ogirik
Ezta ezpainetako irririk
Jolasean pozik bizitzea
Horixe nahi dute soilik.

Utzi ditzagun liskarrak eta,
Banatu deigun bakea
Bide hortatik lortuko dugu
Mundo askoz hobea.

viernes, 20 de enero de 2017

Aurrematrikulazioa - Pre Matriculación 2017

Eibarko La Salle Ikastetxean 2 urtetik 16 urte bitarteko aurrematrikulazioa zabalik, urtarrilaren 30etik otsailaren 10era.
  • Goizeko zaintza goizeko 08:00etatik 09:00etara
  • Jangela zerbitzua
  • Heziketa eleanitza
  • Hezkuntza kooperatiboa
  • Batxilergo Duala 3. DBHtik aurrera
   
       La Salle Eibar Zilarrezko Q.
       La Salle Eibar euskal kristau eskola.
       La Salle Eibar guztiontzako eskola.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 943202133 eta 943121698


Abierta la prematriculación de 2 a 16 años en el colegio de La Salle Eibar, del 30 de enero al 10 de febrero.
  • Guardería de 8 a 9 de la mañana
  • Servicio de comedor
  • Enseñanza plurilingüe
  • Aprendizaje cooperativo
  • Bachiller Dual a partir de 3º de ESO
La Salle Eibar Q de plata.
La Salle Eibar una escuela cristiana y euskaldun.
La Salle Eibar una escuela para todos.
Más información en el 943202133 y 943121698


martes, 13 de septiembre de 2016

ANUARIO CURSO 2015-2016

2016-2017 LEMA



Comienzo del curso escolar 2016-2017

¡Hola a todas y todos!
En primer lugar queremos daros la bienvenida al nuevo curso escolar y recordaros que nuestra radio sigue emitiendo como siempre en la FM 107.4 de tu dial en Eibar.
Sin embargo, estamos cambiando nuestros servidores y, por eso, nuestra emisora no está en este momento funcionando en Internet. Esperamos que sepan perdonarnos este problema que estamos intentando subsanar en el menor tiempo posible.


miércoles, 20 de abril de 2016

Salletar Mendi Topaketa

Kartela
Datorren apirilaren 24an, igandea, Salletar Mendi Topaketa ospatuko dugu Eibarren. Bertan, Euskal Herriko sektoreko salletar ikastetxeetako mendi taldeak elkartuko gara. Hemen doakizue deialdia eta programa. Guztiok gonbidatuta zaudete.
1. MENDIKO IBILBIDEA: ARRATE – LA SALLE ISASI
Irteera: 8:15 Urkizun (Zubi-Gain) / 8:30 Ego-Gain Autobus geltokian.
- Autobusez Arrateko Santutegira igoko gara. Bertan talde guztiak elkartuko gara goizeko 9:00tan. Prest gaudenean, azalpen txiki bat izango dugu, bidean ikusiko ditugun eta Guda Zibilarekin erlazionaturik dauden tokien inguruan.
Taldeka irtetzen hasiko gara oinez, markatutako ibilbidea jarraituz. Talde bakoitzak Eibarko bi laguntzaile-gidari izango ditu. Akondia mendira iristerakoan, geldiune txiki bat egingo da bertako lubaki eta gudako elementuei buruz azalpen gehiago jasotzeko.
- Bideari jarraituz, Usartzara iritsiko gara (10:30-11:00) eta bertanHAMARRETAKOA hartuko dugu. Hamarretako hau Eibarkoen kontura izango da (salda, txorizoa eta edateko zerbait).
- Hamarretakoa bukatzean, taldeka poliki-poliki Eibarrera jeisten joango gara, La Salle Isasi Ikastetxera heldu arte. (13:00 – 14:00)
- Guztira, kalkulatu mendi-buelta osoa 4 ordutan edo gauzatuko dugula eta ia 10 km. egingo ditugula oinez. 
2.  LA SALLE ISASI IKASTETXEAN
 - Ikastetxean gaudela, bazkaldu aurretik, Izartxo Aisialdi Taldeko monitoreek zenbait jolas eta jarduera prestatuko dituzte haurrentzat.
- BAZKARIA 14:00 – 14:30 inguruan egingo dugu. Norberak bere bazkaria ekarri beharko du. Edaria, postrea eta kafea Eibarko La Sallek jarriko ditu.
- Bazkal ostean, musika eta dantza piskat egiteko aukera izango dugu (DJ Mikel García ere gurekin izango da, lasai egon ).
17:00ak aldera, bukaera emango diogu topaketari eta jasotzen hasiko gara.

Parte hartzea nahi baduzue, Apirilaren 20rako (asteazkena).
Prezioa : 4 euro pertsona bakoitzeko.
Haur guztiak heldu baten ardurapean etorri behar dira.
ANIMA ZAITEZTE!

Encuentro Lasaliano de Monte

El próximo domingo 24 de abril celebramos en Eibar el Encuentro Lasaliano de Monte. En él, nos vamos a juntar Grupos de Monte de todos los colegios de La Salle del Sector del País Vasco. Aquí os va la convocatoria y el programa. Estáis todos invitados.
1. RECORRIDO : ARRATE – LA SALLE ISASI
Salida: 8:15 Urkizu (Zubi-Gain) / 8:30 Ego-Gain (Estación de Autobuses)
- Subiremos en autobus hasta el Santuario de Arrate. Nos encontraremos con los demás grupos para las 9:00. Cuando estemos listos, tendremos una pequeña charla explicativa sobre varios lugares estratégicos relacionados con la Guerra Civil que nos encontraremos durante el recorrido.
- Comenzaremos la caminata por grupos, siguiendo el recorrido señalizado. Cada grupo irá acompañado por dos ayudantes-guías de Eibar. Al llegar al monte Akondia, haremos una pequeña parada para observar y recibir más detalles sobre las trincheras y demás elementos que lo rodean.
- Continuando el camino, llegaremos a Usartza (10:30-11:00), donde tomaremos el HAMARRETAKO. Un poco de caldo, chorizo y algo de beber que corre a cuenta de la organización de Eibar.
- Finalizado el hamarretako, iremos descendiendo poco a poco y por grupos hacia Eibar, hasta llegar al Colegio La Salle Isasi (13:00 – 14:00).
- En total, calculad que caminaremos unos 10 kms. y que la caminata nos llevará alrededor de 4 horas.
2.  En el Colegio LA SALLE ISASI
- Una vez en el colegio, antes de comer, el grupo de monitores de Tiempo Libre Izartxo preparará algunas actividades o juegos para los niños.
La COMIDA será sobre las 14:00 – 14:30Cada uno deberá llevar su propia comida. De la bebida, el postre y el café nos encargamos los de Eibar.
- Después de comer, tendremos tiempo para un poco de música y bailables
(DJ Mikel García ya ha confirmado su asistencia, no temáis).
- Sobre las 17:00, fin del encuentro y comenzaremos a recoger.
Interesados avisad antes del miércoles 20 de abril.
Precio : 4 euros por persona.
Todos los niños deberán venir bajo la responsabilidad da algún adulto. 
¡ANIMAROS!


miércoles, 9 de marzo de 2016

APP SALLENET 1.0 ABIAN DA

APP SALLENET 1.0 ABIAN DA
Badago indarrean. Jakin badakigu aplikazio hau beharrezkoa dela eta espero duzuenari erantzuna emango diolakoan gaude.

IDEIA OROKORRAK:
Hasierako konfigurazio ostean norbera bere plataformara sartuko da. Horretarako erabiltzaile guztiok ezagutzen dituzuen datuak erabiliko dira:
- Sallenet plataformaren web helbidea: lasalleeibar.sallenet.org
- Web orrian sartzeko erabili dituzuen erabiltzaile eta pasahitza
a) Irakasle, ikasle eta familiak sarrera ezberdinak izango dituzte
b) Android (Google Playn) eta IOSerako (App Storen) dago eskura.
GAINERA:
- GIDALIBURUAK: Salleneten daude eskura AZITAINGO irakasle, ikasle eta familien hiru gidaliburuak. Eskuratzeko "Gurasoak" ikasturtean sartuko zarete gurasook eta ikasleok "Tutoretza"n dagokizuen gelan.
Gidaliburu hauetan jakinaraziko zaizue aplikazioa nola jaitsi plataforma hauetan.