jueves, 13 de marzo de 2014

Bidai Kulturalak

Azitaingo La Salleko 1. Batxilergoko ikasleak Burgos eta Salamankan ibili dira ikasbidaian. 


Harremanak sendotu eta ezagutza areagotzeko esperientziez beteriko hiru egun izan dira. Batetik, Burgos hiriaren historiako zenbait pasarte eta bertako katedrala ezagutu zituzten eta bestetik, Salamanka hiriaren kasko historikoa. Hortaz gain, Atapuerkako aztarnategia, arkeologi parkea eta eboluzioaren museoa bisitatzeko parada izan zuten. Arkeologia parkean, historiaurrean egiten zituzten erara, erremintak egin zituzten, “kobazuloan” margotu zuten, “ehizean” ibili ziren eta sua egin zuten. Esperientzia zirraragarria izan zen hori guztia bizitzea era praktiko batean, eta gainera, haize hotzak bizigarritasuna eman zion. Honetaz guztiaz gain, aisialdirako denbora ere izan zuten elkar hobeto ezagutzeko eta harremenak sendotzeko.

LaSalleko 2. Batxilergoko ikasleak Bartzelonara joan  dira bidaia  kulturala  egitera.


Joaterakoan, Monasterio de Piedrako monastegia eta urjauziak ikusteko aukera paregabea izan genuen. Bartzelonan hainbat leku berezi ikusi genituen. Park Güell ikusteaz aparte Gaudiri buruzko bitxikeriak azaldu zizkiguten . Sagrada Familiak aho bete hortz utzi gintuen barneko argitasun bereziaz. Egun berean, Bartzelonako portuan zehar “La Golondrina” izeneko itxasontzian bira egin genuen, portuko kaiak, dartsenak eta eraikinak zertarako erabiltzen diren jakin genezan. Horrez gain, bueltarako bidaian, Zaragozan beste geldigune bat egin genuen,bazkaldu eta basilika ikusteko .  Eta gainera, gaueko giroa ere ezagutzeko aukera izan zuten. Elkarrekiko harremanak sendotu, gauza berriak ikasi eta ikusi eta, noski, ondo pasatzea izan dira bidaiaren helburuak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario