lunes, 10 de noviembre de 2014

DBH4 Surf ikastaroa 2014



La Salle Azitaingo 4. DBHko ikasleak Zarautzen izan ziren ur kirolak egiten.


La Salle Azitaingo 4. DBHko ikasleak Zarautzen izan ziren ur kirolak egiten, surf ikastaro bat, hain zuzen ere. Helburua egun zoragarria pasatzea izateaz gain, ikastetxean egin ezin diren jarduerak egitea ere bada. Surfari dagokionez, ikastaroan hainbat azalpen eman zizkieten, hala nola, oholaren erabilera, mantenua, segurtasun neurriak, arropak eta uhin motak. Hondarretan ere ibili ziren ariketak egiten. Hau guzti hau egin ondoren uretara sartu ziren ziztu bizian, uraren tenperatura lagun. Hainbat ikaslek, praktika gutxi izanagatik, lortu zuten uhinetan barrena joatea. Beste zenbait, ordea, ura irensteaz bat, irauli ere egin ziren. Bukatu ostean, nekaturik baina pozik itzuli ziren Eibarrera, bai irakaslea, bai ikasleak gertatutakoaren gainean berba eginez.  Argi dago egun hau ahaztezina izango dela beraientzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario