lunes, 15 de diciembre de 2014

SOLIDARITATEA

Ekintza xumeekin mundua aldatu nahian


Azken aldian, Eibarko La Salleko Tandanacui taldea, datozkigun egun bereziei erreparatuz, hainbat ekintza egiten ari da. Alde batetik, Gipuzkoako Elikagai Bankuak egindako laguntza eskaerari erantzunez, Lidl supermerkatuan egon ziren elikagaiak biltzen. Bestetik, Gurutze Gorriaren Jostailu erosketaren kanpainari laguntzeko, futbito txapelketa eta abenduko pintxo solidarioa antolatu dituzte ikastetxean dirua biltzeko asmoz.
Baina besteek egiten dutena ikustea ere garrantzitsua da. Horregatik, adimen urritua dutenentzako Laguntaldea aisialdi elkarteko Remen Santos beraiekin bildu zen eta bere esperientzia azaldu zien.  Oso gustura egon ziren eta hizlariaren bizipenek eragin nabarmena izan zuten gure entzule hauen artean.
Pintxo

Euskal Astea 2014 - 2015





Euskal Astea LaSalle Azitain 2014 / 2015


Aurten ere Euskal Astea ospatu  dugu LaSalle Azitainen. Ekintzaz blai etorri zaigu oraingoan ere, horien artean, gurean  ipuin kontalaria, Jon Arretxe eta Carlos Gorrindo idazleak izango dira. Euskal filmak ikusteaz gain, ikusentzunezko desberdinekin girotu dugu ikastetxea eta EITB-ra ere joan gara “ Gu ta gutarrak” saioaren grabazioa ikustera. 

Euskal_Astea     Pegatina