lunes, 15 de diciembre de 2014

SOLIDARITATEA

Ekintza xumeekin mundua aldatu nahian


Azken aldian, Eibarko La Salleko Tandanacui taldea, datozkigun egun bereziei erreparatuz, hainbat ekintza egiten ari da. Alde batetik, Gipuzkoako Elikagai Bankuak egindako laguntza eskaerari erantzunez, Lidl supermerkatuan egon ziren elikagaiak biltzen. Bestetik, Gurutze Gorriaren Jostailu erosketaren kanpainari laguntzeko, futbito txapelketa eta abenduko pintxo solidarioa antolatu dituzte ikastetxean dirua biltzeko asmoz.
Baina besteek egiten dutena ikustea ere garrantzitsua da. Horregatik, adimen urritua dutenentzako Laguntaldea aisialdi elkarteko Remen Santos beraiekin bildu zen eta bere esperientzia azaldu zien.  Oso gustura egon ziren eta hizlariaren bizipenek eragin nabarmena izan zuten gure entzule hauen artean.
Pintxo

No hay comentarios:

Publicar un comentario