lunes, 4 de mayo de 2015

La Salle Astea 2015

Aurten ere Eibarko Isasin zein Azitainen La Salle Astea ospatu dugu:
  • Asteazkenean, Azitainen, 11:00etatik 13:00etara: Play Back. Gela guztiek hartu zuten parte, giro disdiratsu eta umoretsuan.
  • Ostegunean, egun nagusia ospatu zen Isasin zein Azitainen, Eukaristiarekin eman genion hasiera egunari.
    • 10:15etik aurrera otartekoak banatu eta herri kirolak eta jokuak egin ziren patioetan.
    • Azitainen, 11:30ean bakailao lehiaketa izan zen. Aurten ere epaimahaian Eibarko Bakailao kofradiakoak egon ziren.
    • Jarraian Argazki Rallyan egindakoaren erakusketa ikusteko aukera  izan genuen.
    • Sari banaketa ondoren, irakasleek Isasiko ikastetxean bazkari batekin bukatu zuten LaSalleko San Joan Bautistaren eguna.
Oso giro ona egon zen eta beti bezala eguraldia lagun izan genuen.
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario