miércoles, 20 de abril de 2016

Salletar Mendi Topaketa

Kartela
Datorren apirilaren 24an, igandea, Salletar Mendi Topaketa ospatuko dugu Eibarren. Bertan, Euskal Herriko sektoreko salletar ikastetxeetako mendi taldeak elkartuko gara. Hemen doakizue deialdia eta programa. Guztiok gonbidatuta zaudete.
1. MENDIKO IBILBIDEA: ARRATE – LA SALLE ISASI
Irteera: 8:15 Urkizun (Zubi-Gain) / 8:30 Ego-Gain Autobus geltokian.
- Autobusez Arrateko Santutegira igoko gara. Bertan talde guztiak elkartuko gara goizeko 9:00tan. Prest gaudenean, azalpen txiki bat izango dugu, bidean ikusiko ditugun eta Guda Zibilarekin erlazionaturik dauden tokien inguruan.
Taldeka irtetzen hasiko gara oinez, markatutako ibilbidea jarraituz. Talde bakoitzak Eibarko bi laguntzaile-gidari izango ditu. Akondia mendira iristerakoan, geldiune txiki bat egingo da bertako lubaki eta gudako elementuei buruz azalpen gehiago jasotzeko.
- Bideari jarraituz, Usartzara iritsiko gara (10:30-11:00) eta bertanHAMARRETAKOA hartuko dugu. Hamarretako hau Eibarkoen kontura izango da (salda, txorizoa eta edateko zerbait).
- Hamarretakoa bukatzean, taldeka poliki-poliki Eibarrera jeisten joango gara, La Salle Isasi Ikastetxera heldu arte. (13:00 – 14:00)
- Guztira, kalkulatu mendi-buelta osoa 4 ordutan edo gauzatuko dugula eta ia 10 km. egingo ditugula oinez. 
2.  LA SALLE ISASI IKASTETXEAN
 - Ikastetxean gaudela, bazkaldu aurretik, Izartxo Aisialdi Taldeko monitoreek zenbait jolas eta jarduera prestatuko dituzte haurrentzat.
- BAZKARIA 14:00 – 14:30 inguruan egingo dugu. Norberak bere bazkaria ekarri beharko du. Edaria, postrea eta kafea Eibarko La Sallek jarriko ditu.
- Bazkal ostean, musika eta dantza piskat egiteko aukera izango dugu (DJ Mikel García ere gurekin izango da, lasai egon ).
17:00ak aldera, bukaera emango diogu topaketari eta jasotzen hasiko gara.

Parte hartzea nahi baduzue, Apirilaren 20rako (asteazkena).
Prezioa : 4 euro pertsona bakoitzeko.
Haur guztiak heldu baten ardurapean etorri behar dira.
ANIMA ZAITEZTE!

Encuentro Lasaliano de Monte

El próximo domingo 24 de abril celebramos en Eibar el Encuentro Lasaliano de Monte. En él, nos vamos a juntar Grupos de Monte de todos los colegios de La Salle del Sector del País Vasco. Aquí os va la convocatoria y el programa. Estáis todos invitados.
1. RECORRIDO : ARRATE – LA SALLE ISASI
Salida: 8:15 Urkizu (Zubi-Gain) / 8:30 Ego-Gain (Estación de Autobuses)
- Subiremos en autobus hasta el Santuario de Arrate. Nos encontraremos con los demás grupos para las 9:00. Cuando estemos listos, tendremos una pequeña charla explicativa sobre varios lugares estratégicos relacionados con la Guerra Civil que nos encontraremos durante el recorrido.
- Comenzaremos la caminata por grupos, siguiendo el recorrido señalizado. Cada grupo irá acompañado por dos ayudantes-guías de Eibar. Al llegar al monte Akondia, haremos una pequeña parada para observar y recibir más detalles sobre las trincheras y demás elementos que lo rodean.
- Continuando el camino, llegaremos a Usartza (10:30-11:00), donde tomaremos el HAMARRETAKO. Un poco de caldo, chorizo y algo de beber que corre a cuenta de la organización de Eibar.
- Finalizado el hamarretako, iremos descendiendo poco a poco y por grupos hacia Eibar, hasta llegar al Colegio La Salle Isasi (13:00 – 14:00).
- En total, calculad que caminaremos unos 10 kms. y que la caminata nos llevará alrededor de 4 horas.
2.  En el Colegio LA SALLE ISASI
- Una vez en el colegio, antes de comer, el grupo de monitores de Tiempo Libre Izartxo preparará algunas actividades o juegos para los niños.
La COMIDA será sobre las 14:00 – 14:30Cada uno deberá llevar su propia comida. De la bebida, el postre y el café nos encargamos los de Eibar.
- Después de comer, tendremos tiempo para un poco de música y bailables
(DJ Mikel García ya ha confirmado su asistencia, no temáis).
- Sobre las 17:00, fin del encuentro y comenzaremos a recoger.
Interesados avisad antes del miércoles 20 de abril.
Precio : 4 euros por persona.
Todos los niños deberán venir bajo la responsabilidad da algún adulto. 
¡ANIMAROS!


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada