sábado, 4 de febrero de 2017

BAKEAREN ALDE OSPATZEN


Bakearen Egunean, hemen elkartu gara, guztiok festa hau ospatzeko. Badakigu mundu osoan ez dagoela bakerik, baina gure aldetik pixka bat jarriko dugu mundua hobetzeko.
Ekintza hauei esker, gure barneko gogoeta egiten dugu. Gure munduan persona asko bizi gara, baina, tamalez, denok ez gara bakezaleak. Hala ere, bakoitzak bere barnean bakezaleren zati bat bilatu behar du.
Momentu honetan, bakearen alde borroka egin dituzten pertsonek gogoratu nahi ditugu: Gandhi, Martin Luther King, Nelson Mandela, Calcultako Teresa, Oscar Romero eta abar, …
Eta guk zer egin dezakegu bakearen alde?.
Pertsona bakoitza errespetatu, edozein pertsonarekin bizitzen ikasi, talde lanean ondo lan egin, gure ondasunak elkarbanatu eta eztabaidak azaltzen direnean gure arazoak konpondu.
Bakearen hasiera zure bihotzean jaiotzen da.
Bakea munduan falta dela eta, mezu hau idazten dugu.
Zure inguruan bakea euki arren, beste munduko leku askotan ez dago justiziarik, alaitasunik, bakerik.
Eta orain, kanta hau eskeintzen dugu:

Ez kendu gero umeiri ogirik
Ezta ezpainetako irririk
Jolasean pozik bizitzea
Horixe nahi dute soilik.

Utzi ditzagun liskarrak eta,
Banatu deigun bakea
Bide hortatik lortuko dugu
Mundo askoz hobea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario