miércoles, 3 de mayo de 2017

La Salle Astea 2017



Aurten ere Eibarko Isasin zein Azitainen La Salle Astea ospatuko dugu:
  • Ostegunean, Azitainen, 11:00etatik 13:00etara: Play Back. Gela guztiek hartuko dute parte, giro disdiratsu eta umoretsuan.
  • Ostiralean, egun nagusia ospatuko da Isasin zein Azitainen, Eukaristiarekin emango dugu hasiera egunari.
    • 10:15etik aurrera otartekoak banatu eta herri kirolak eta jokuak egingo dira patioetan.
    • Azitainen, 11:30ean bakailao lehiaketa izango da. Aurten ere epaimahaian Eibarko Bakailao kofradiakoak egongo dira.
    • Jarraian Argazki Rallyan egindakoaren erakusketa ikusteko aukera  izango dugu.
    • Sari banaketa ondoren, irakasleek bazkari batekin bukatuko dute LaSalleko San Joan Bautistaren eguna.
Oso giro ona egongo da eta beti bezala eguraldia lagun izango dugu ala ez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario